Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek Ligako egoera kaskarra irauli nahi du Formenteraren aurka

Erredakzioa

Asteazkenean jokatuko du Bigarren B Mailako taldearen aurka, 19:00etan, Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida. Laporte, San Jose, Williams, Aduriz, Cordoba eta Nuñez, deialditik at.

16:37

Athleticek Formenteraren aurka jokatuko du asteazken honetan, 19:00etan, Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida. Sant Francsc zelaian jokatuko du talde zuri-gorriak. Formenteraren zelaian 3.000 pertsona sartzen dira.

Jose Angel Ziganda entrenatzaileak 16 jokalariko deialdia eman du. Laporte, San Jose, Williams, Aduriz, Cordoba eta Nuñez jokalariak deialtik at geratu dira, min hartuta dauden De Marcos, Iker Muniain, Mikel Rico eta Yeray Alvarez jokalariekin batera. Ondorioz, hauek dira deialdian sartu diren futbolariak: Arrizabalaga, Boveda, Saborit, Beñat, Iturraspe, Kike Sola, Iago Herrerin, Susaeta, I.Lekue, X.Etxeita, Sabin Merino, Vesga, Raul Garcia, Aketxe, Oscar Gil, Iñigo Muñoz.

Formentera 16. postuan da Bigarren B Mailako III. multzoko sailkapenean, 10 jardunalditan 10 puntu lortuta. Ez daude egoera onean, baina ilusio handiarekin ekingo diote Athleticen aurkako norgehiagokari.

Ustezko hamaikakoak:

SD Formentera: Marcos; Samuel, Bonilla, Dailos, Fobi, Garmendia, Nando, Omar, Javi Rosa, Maikel, Gabri.

Athletic Club: Iago Herrerin; Lekue, Boveda, Etxeita, Saborit; Vesga, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Aketxe; eta Sabin Merino.

Epailea: Pablo Gonzalez Fuertes.

Zelaia: Sant Francesc.

Ordua: 19.00etan.