Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:45ean

Athleticek Real Madrili irabazi behar dio, krisia gainditzen hasteko

Agentziak | Erredakzioa

Zigandak ez du taldearekin asmatzen eta bilbotarrak gero eta okerrago dabiltza. Azken kolpea Errege Kopan hartu dute, 2. B mailako Formenterak kanpoan utzi dituelako.

  • Oscar de Marcos eta Marcelo. Argazkia: Efe.

    Oscar de Marcos eta Marcelo. Argazkia: Efe.

Athleticek krisian murgilduta eta Kepa atezainaren zalantzarekin hartuko du Real Madril San Mamesen. Bi taldeek garaipena behar dute, bai ala bai; bilbotarrek bidea zuzentzen hasteko, eta madrildarrek Bartzelonak duen aldea ez handitzeko.

Zinedine Zidanen taldeak ez du aurreko denboraldietan agertutako nagusitasunik. Baina Bilbon burumakur dagoen aurkaria aurkituko du, are gehiago asteazkenean Formentera Bigarren B Mailako taldeak Errege Kopatik kanpo utzi zuenetik.

Zigandak ez du taldearekin asmatzen, eta Athletic gero eta okerrago dago. Liga ondo hasi zuten baina aldapan behera dira zurigorriak, eta komeriak dituzte Ligan eta Europan.

Real Madrilek, berriz, erregulartasuna nahi du, eta abendua erabakigarria izango da. Kluben Munduko Txapelketa jokatuko dute, eta Ligan Athletic, Sevilla eta Bartzelona dira euren hurrengo aurkariak.

 

Ustezko hamaikakoa

Athletic: Kepa edo Iago Herrerín; Lekue, Unai Núñez, San José, Etxeita o Córdoba, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Raúl García, Aduriz.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco; Cristiano Ronaldo, Benzema.

Epailea: Mateu Lahoz (Valentziako batzordekoa).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 20.45ean