Itxi

Athletic Club

Berdinketa San Mamesen

Athleticek aurpegia eman du Real Madrilen aurrean (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

Zigandaren taldeak neurketa txukuna egin eta puntu garrantzitsua lortu du azken minutuak 10 jokalarirekin jokatu dituen Rel Madrilen aurka.

  • Raul Garcia eta Cristiano Ronaldo. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia eta Cristiano Ronaldo. Argazkia: Efe.

Athleticek puntu garrantzitsua lortu du San Mamesen Real Madrilekin hutsean berdindu ostean.

Emaitza honi esker, bilbotarrek Errege Kopan Formenteraren aurka galdutako kanporaketaren mina zerbait arindu dute. Madrilek, berriz,  Txapeldunen Ligako postuari eutsi dio, ordu batzuk Sevillaren eskuetan izan ondoren.

Neurketako lehen ordua polita izan da, eta orekatua. Azken minutuetan, berriz, Zidanen taldea izan da nagusi.

Real Madrilek hobetu hasi du norgehiagoka eta 7. minutuan Benzemak partidako aukerarik onena izan du, baina bere erremateak zutoinean jo du.

Zuri-gorriek hobera egin dute eta erantzuna Adurizek eman du, buruz egindako erremate baten bidez.

Atsedenaldira arte ez batak ez besteak ez du neurketaren kontrola izan, eta aukerak bi areatan izan dira.

Bigarren zatian, Athletic gogoz atera da zelaira eta bigarren minutuan Adurizek aukera izan du, baina Keylorrek ederto erantzun dio. Hurrengo jokaldian, Sergio Ramosek penaltia egin dio Raul Garciari, baina epaileak ez du ezer adierazi.

Sergio Ramosen kaleratzea

Bilbotarrek behera egin dute fisikoki azken minutuan eta Real Madrilek estualdi bat baino gehiago eragin die. 86. minutura arte iraun du zurien nagusitasunak, minutu horretan epaileak Sergio Ramos kalera bidali baitu bigarren txartel horia aterata.

Azkenean, berdinketa eta puntu banaketa San Mamesen.

 

Fitxa teknikoa

0 - Athletic: Kepa; De Marcos (Lekue, 72. min), Unai Núñez, Etxeita, Balenziaga; Williams (Córdoba, 82. min), Iturraspe (San José, 39. min), Mikel Rico, Susaeta; Raúl García eta Aduriz.

0 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco (Kovacic, 82. min); Cristiano Ronaldo, Benzema (Mayoral, 82. min).

 

 


t="utf-8">