Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Iago Herrerin atezainak 2021era arte berritu du kontratua Athleticekin

Athletic club

2021era arte

Iago Herrerin atezainak kontratua berritu du

Erredakzioa

2018/01/10

ETBk aurreratu zuen bezala, Athleticek eta Herrerinek akordioa sinatu dute eta jokalariak talde zuri-gorrian segituko du hiru urte gehiago. Etete klausula 50 milioi eurokoa izango da.

  • Iago Herrerin eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic Club

    Iago Herrerin eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic Club

    Iago Herrerin eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic Club
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBk bart jakin ahal izan zuenez, eta Athletic Clubek gaur ofizial egin duenaren arabera, Iago Herrerin atezainak kontratua berritu du Athleticekin 2021. urtera arte. Hau da, bi urtez luzatu du kontratua, 2019ko ekainaren 30ean bukatzen baitzitzaion.

Kepa Arrizabalagaren etorkizuna oraindik argitu gabe dagoenean, Athleticek bere atezainetako bati kontratua berritzea erabaki du. Herrerin titularra izan da UEFA Europa Ligan, eta partida onak jokatu ditu. Kopan ez zuen jokatu Formenteraren aurkako joaneko partida, baina bai itzulikoa. Athletic, baina, lehiaketa horretatik kanpo geratu zen. Kepa lesionatu egin zen Deportivoren aurka jokatutako neurketaren ostean, eta ordutik aurrera Iago Herrerin izan da atezain titularra. Herrerinek jokatu du Realaren aurka (0-0), Betisen kontra Villamarinen (0-2) eta Alavesen aurkako (2-0) San Mameseko derbia, eta hiru partida horietan ez du golik jaso.

Keparen etorkizuna, argitu gabe

Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezainaren etorkizuna k argitu gabe jarraitzen du. Real Madrilekin azterketa medikoa pasatu duela zabaldu zen, eta hedabide batzuek esan dute Kepak uste baino lesio larriagoa duela eta ebakuntza-gelatik pasatu beharko duela Real Madrileko medikuen ustez. Athleticek emandako azken berrien arabera, Keparen lesioak ez du txarrera egin.

Kontuak kontu, Kepak Athleticen jarraitzen du, kontratua du denboraldi bukaerara arte eta neguko merkatua urtarrilaren 31n itxiko da.

 

t="utf-8">

Iruzkinak

Publizitatea
  • Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
    Publizitatea

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • lr.
    • ig.
    • al.
    • ar.
    • az.
    • og.
    14:15 - 18:00 TOURRA | 13. etapa, Bourg d'Oisans > Valence - 169,5 km
    18:00 - 20:00 FUTBOLA | Eibar - Reala
    22:00 - 00:55 ETB KANTXA | Olaizola II-Aretxabaleta / Bengoetxea VI-Larunbe, Bizkaia Torneoa, 1/4

    EiTB Kirolak

    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • lr.
    • ig.
    • al.
    • ar.
    • az.
    • og.
    14:15 - 18:00 TOURRA | 13. etapa, Bourg d'Oisans > Valence - 169,5 km
    18:00 - 20:00 FUTBOLA | Eibar - Reala
    22:00 - 00:55 ETB KANTXA | Olaizola II-Aretxabaleta / Bengoetxea VI-Larunbe, Bizkaia Torneoa, 1/4
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena