Athletic Club
Igandean 17:00etan
Vila-real-Athletic: Aldaketa bakarra hasierako hamaikakoan
Erredakzioa
Aurtenetxek jokatuko du Koikiliren ordez. Zerrendan, Iñigo Perez da nobedade nagusia.
-
Iñigo Perezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Iraizoz, Toquero, Koi, Ustaritz, San Jose, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Ion Velez, Javi Martinez, Muniain, Aurtenetxe jokalariak ere zerredan dira.
Amorebieta, Igor Martinez, Ocio eta Ibai Gomez lesionatuak etxean geratu dira eta baita Balenziaga, Iturraspe, Castillo eta David Lopez ere, azken lau hauek erabaki teknikoa dela eta.
Hamaikakoan aldaketa bakarra
Aldaketa bakarra egingo du Joaquin Caparrosek Madrigalen arituko den taldean. Aurtenetxek jokatuko du Koikiliren ordez. Txukun arituta ere esku-hutsik itzuli zen Athletic Valentzia eta Sevillatik. Zerbait gehiago egingo beharko du igande honetan irabazteko.
Ustezko hamaikakoak:
Vila-real: Diego Lopez; Angel, Musacchio, Marchena, Capdevila, Bruno, Senna, Borja Valero, Cazorla, Rossi, Nilmar.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Aurtenetxe; Susaeta, Gurpegui, Javi Martinez, Muniain; Toquero, Llorente.
Epailea: Fernandez Borbalan
Futbol-zelaia: Madrigal
Ordua: 17.00