Itxi

Athletic Club

Larunbatean

Aurtenetxek hasieratik jokatuko du Santiago Bernabeun

ETB

18 urte baino ez ditu ezker hegalekoak eta Cristiano Ronaldo, Di Maria, Higuain eta enparauak gelditzen saiatu beharko du.

Jon Aurtenetxek beste erronka bati egingo dio aurre larunbatean. Zornotzarrak Bernabeun jokatuko du, eta ezker hegalera itzuliko da azken jardunaldian zigortuta egon eta gero. Aurtenetxek 18 urte ditu eta joan den denboraldian gazte mailan jokatzen zuen. Bigarren B mailan ere ez du jokatu Bilbao Athleticekin, eta dagoeneko titularra da.

Bederatzi partida jokatu ditu denboraldi honetan eta debuta Europa Leagueko neurketan egin zuen, San Mamesen. Bernabeun, Amorebieta izango du ondoan. Iurretakoak ordu extrak egin ditu gaur, larunbatean sasoi onenean egoteko. Amorebieta ia bi hilabete egon da bajan, eta Berneabeun bueltatuko da jokora.