Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Barça kanporatuta Athleticek ez du bide zaila izango finalera arte

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Talde katalana txapelketatik at uztea lortuz gero, zuri-gorriak ez dira Sevilla, Vila-real, Valentzia edo Real madril bezalako taldeekin gurutzatuko finalera iritsi arte.

Athletici aurkari zaila egokitu zaio Errege Kopako final-zortzirenetan. Egokitu ahal zitzaion aurkari txarrena da Bartzelona, baina talde katalana kanpoan utziz gero Athleticek ez du bide zaila edukiko finalera arte.

Talde zuri-gorriak Bartzelona kanporatzen badu final-laurdenetan Betis-Getafe kanporaketako irabazlea izango litzateke Athleticen aurkari. Bi talde hauek baino potentzial handiagoa du ustez talde zuri-gorriak nahiz eta kanporaketa baten edozer gerta daitekeen.

Final-laurdenetan aurrera egitea lortuz gero finalerdietan egongo liratekeen aurkariak ez dira Lehen Mailako talde sendoenak. Mallorca, Almeria, Kordoba edo Deportivo izango lirateke zuri-gorrien aurkari. Final-laurdenetan Mallorca-Almeria kanporaketako irabazleak Kordoba-Deportivo kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du.

Ustezko finalean jada talde indartsuak egokitu ahal zaizkio talde bizkaitarrari. Adibidez, Sevilla, Malaga, Real Madrid, Levante, Atletico Madril, Espanyol, Valentzia edo Vila-real.