Itxi

Athletic Club

Zozketa

Bartzelona-Athletic, Errege Kopako final-zortzirenetan

A.B.

Erredakzioa

Abenduaren 22an jokatuko da joaneko partida Camp Noun eta urtarrilaren 5ean izango da itzulerako norgehiagoka San Mamesen.

Eguerdi honetan burutu da Errege Kopako final-zortzirenen, final-laurdenen eta finalerdien zozketa Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan.

Bartzelona-Athletic izan da zozketa honetako lehia deigarriena. Joaneko partida Camp Noun jokatuko da abenduaren 22an eta itzulerakoa San Mamesen jokatuko da urtarrilaren 5ean.

Zozketa honek betes kanporaketa deigarri bat ere utzi digu, adibidez, Vila-real-Valentzia derbia. Bigarren Mailako bi talde ere egon dira zozketan. Betisek Getafren aurka jokatuko du eta Kordobak Deportivo izango du aurkari. Real Madrilen aurkaria Levante izango da.

Final-zortzirenetako partidak (Joanekoa abenduaren 22an/Itzulerakoa urtarrilaren 5ean)

Valentzia - Vila-real
Bartzelona - Athletic Club
Kordoba - Deportivo
Betis - Getafe
Almeria - Mallorca
Sevilla - Malaga
Real Madril - Levante
Atletico Madril - Espanyol

Final-laurdenetako partidak (joanekoa urtarrilaren 12an eta itzulerakoa urtarrilaren 19an):

A. Almeria-Mallorca kanporaketako irabazlea Kordoba-Deportivo kanporaketako irabazlearen aurka
B. Bartzelona-Athletic kanporaketako irabazlea Betis-Getafe kanporaketako irabazlearen aurka
C. Real Madril-Levante kanporaketako irabazlea Atletico Madril-Espanyol kanporaketako irabazlearen aurka
D. Valentzia-Vila-real kanporaketako irabazlea Sevilla-Malaga kanporaketako irabazlearen aurka

Finalerdiak (joanekoa urtarrilaren 26an eta itzulerakoa azaroaren 2an):

D eta C kanporaketetako irabazleak
B eta A kanporaketetako irabazleak


Finala apirilaren 20an jokatuko da.