Itxi

Athletic Club

Bartzelona-Athletic, Kopan

Caparros: 'Barçaren aurka zaila izango da, baina Kopa ezberdina da'

Erredakzioa

Athleticen entrenatzaileak Barça kanporatzea erraza ez dela izango aitortu du eta itzulerarako San Mameseko partidara "aukerekin heltzea" eskatu du.

Joaquin&' || 'nbsp;Caparrosek onartu du gaur&' || 'nbsp;Bartzelonaren aurkako Errege-Kopako final-zortzirenetako kanporaketa&' || 'nbsp;"zaila" izango dela bere taldearentzat, baina halaber, gogoratu du&' || 'nbsp;Kopa "ezberdina" dela Athletic&' || 'nbsp;Clubentzat.

"Azken urteotan sarritan jokatu dugu Bartzelonaren aurka eta ez dugu aldeko emaitzarik izan.&' || 'nbsp;Beraz, badakigu zaila izango dela, baina Kopak&' || 'nbsp;Athleticentzat zeozer berezia dauka", azpimarratu du entrenatzaileak Bilboko klubaren webgunean egindako adierazpenetan.

Caparrosen iritziz, "oso polita" litzateke San&' || 'nbsp;Mameseko itzuliko partidarako aukerekin ailegatzea.&' || 'nbsp;"Joanekoan emaitza irekia lortzea dugu helburu eta kanporaketa San&' || 'nbsp;Mamesek erabaki dezala. Ikusteko moduko ikuskizuna izango litzateke", esan du&' || 'nbsp;Errege egunaren bezperan jokatu beharreko partidaren inguruan galdetuta.