Athletic Club
Athletic Club
Ustaritz, Susaeta eta Muniain, minduta
Erredakzioa
Atzelari zuri-gorriak gainkarga du ezker adduktorean eta bi gazteek kolpe gogorrak dituzte euren ezker sorbaldan.
Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatutako partidak hiru lesio utzi ditu Bilboko taldean, Ustaritz, Iker Muniain eta Markel Susaeta minduta itzuli baitira Lezamara. Atzelari bizkaitarrak gainkarga du ezker adduktorean eta Osasunaren aurkako partidarako zalantza da. Susaetak golpe gogorra jaso zuen ezker sorbaldan eta bilakaeraren zain dago. Iker Muniain gazteak ere golpe gogorra du ezker sorbaldan, baina badirudi entrenatzeko moduan izango dela.