Itxi

Athletic Club

Reala-Athletic Club

Athleticek dio zuzendariak erasotuak izan direla sarrera faltagatik

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Realari botatzen dio errua talde gipuzkoarra baita partidaren antolatzailea eta bera omen da bidalitako sarreren erantzulea.

San Mamasen istiluak izan dira gaur goizean zale zuri-gorriak lehiatiletan derbirako sarrerak lortzeko ilaran egon direnean. Realak 600 sarrera bidali dizkio Athletici, 100 besterik ez dira jokalari guztien artean banatzeko eta geratzen diren 500 sarreretatik 100 bakarrik jarri dira salgai zaleentzat. Gainerako 400 sarreren inguruan jendeak ez daki ezer eta ilaran egon diren zaleak oso haserre azaldu dira.

Athleticek bere webgunean salatu du Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk eta Athleticeko langilea batzuk erasotuak izan direla Ibaiganeko egoitzan.

ATHLETICEN&' || 'nbsp;OHAR&' || 'nbsp;OFIZIALA:

Athletic Clubek, Reala-Athletic Club partidarako Realak bidalitako sarreren salmenten inguruan, zera hau argitu gura du:

1.- Agi denez, Athletic Clubek ez du partida antolatu eta beraz, sarreren salmenta, jaulkipena eta zirkulazioan jartzea Real Sociedadi dagokio. Halaber donostiar klubaren da txarteldegi ofiziala.

2.- Kluben arteko ohikoak diren protokoloen baitan, Athletic Clubek Real Sociedadearengandik sarrera kopuru txikia jaso du bere konpromiso instituzionalak eta klubeko jarduna bermatzeko ezinbestekoa den urteroko diru-laguntza ematen duten babesleekiko dituztenak betetzeko.

3.- Konpromiso horiek behin betez gero eta horretarako inolako betebehar ez duen arrean, Athletic Clubek, ohikoa den legez, txarteldegietan gainerako sarrerak saltzeari ekin dio.

4.- Athletic Clubek sarrera gehiago ez izatea sentitzen du, baina berriro dio Real Sociedadearena dela txarteldegi ofiziala eta hara zuzendu behar direla partida ikusteko asmoa duten zale guztiak.

5.- Halaber, Athletic Clubek deitoratu egiten du Ibaiganera hurbildu diren hainbat pertsonen gizalegezkoa izan ez den portaera, batzakide eta klubeko enplegatuak iraindu baitute eta erasotzen ere saiatu baitira.

6.- Gertatu dena ikusita, Athletic Club pentsatzen ari da ea hurrengo abagunetan, Bilbon eta klubeko baliabideekin, kluben arteko adeitasun kupoetatik soberan dauden sarrerak saltzeko zerbitzua eskaintzen ote duen.