Itxi

Athletic Club

Azken jardunaldia

Athleticek, Eibarrek eta Realak, igandean esango diote agur denboraldiari

eitb.eus

Zuri-gorriek Espanyol hartuko dute, 16:15ean; armaginek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute Wandan, 18:30ean; txuri-urdinek Bartzelona izango dute aurkari Camp Noun, 20:45ean.

  • Iturraspe eta Gerard Moreno. Argazkia: EFE

    Iturraspe eta Gerard Moreno, lehen itzuliko Espanyol-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek, Eibarrek eta Realak, igande honetan esango diote agur 2017-2018. denboraldiari, LaLigako 38. eta azken jardunaldiko partidak jokatuta.

Zuri-gorriek Espanyol izango dute aurkari San Mamesen, 16:15ean. Zigandaren azken partida izango da Athleticeko entrenatzaile karguan eta deialdian berritasunak dira harrobiko Vivian San Bartolome  eta Victor. Bestalde, baja dira. Iñigo Martinez, Raul Garcia, San Jose, Balenziaga, Rico, Saborit eta Kike Sola.

Eibarrek Atletico Madril Europa Ligako txapelduna izango du aurkari Wanda Metropolitanon, 18:30ean. Armaginen deialdiko berritasunak dira Anaitz Arbilla eta Sergi Enrich. Arbilla eta Enrich min hartuta egon dira, baina jokatzeko prest daude jada.

Azkenik, Realak Bartzelonaren aurka jokatuko du, 20:45ean. Camp Nou izango da eskenatokia Andres Iniestaren eta Xabi Prietoren agurretan.