Athletic Club
Hurrengo astera arte
Athletic, Reala eta Osasuna, Gabonetako oporretan
Erredakzioa
Gipuzkoarrak eta nafarrak astelehenean, 27an, itzuliko dira lanera eta Athleticek asteartean egingo du, San Mamesen ateak irekita.
Lehen Mailako euskal taldeak Gabonetako oporretan dira. Athleticek merezitako atsedena dauka Camp Noun, Kopan, hutsean berdinduta eta asteartean, abenduaren 28an itzuliko da lanera. San Mamesen entrenatuko dira, ateak irekita. Realak eta Osasunak, ordea, lehenago egingo dute, astelehenean. Ordu berean gainera, 17:00etatik aurrera.
Zuri-gorriek jokatuko dute 17. jardunaldiko lehen partida, urtarrilaren 2an Deportivoren aurka (16:00). Osasunak ere igandean jokatuko du, Sevillaren aurka 20:00etatik aurrera. Realak, ordea, astelehenean, 3an, egingo dio bisita Zaragozari (20:00etan).
Baina jardunaldia kolokan da, Futbolari Espainiarren Elkarteak (AFE) urtarrilaren 2ko partidak 17:00ak eta 19:00ak bitartean bakarrik jokatu ahal izango direla komunikatu baitio LFPari.