Athletic Club
Errege Kopa
Athletic-Bartzelona: San Mames, gau magikorako prest
Erredakzioa
Camp Nouko 0-0ekoaren ostean balentria posiblea dela uste dute Bilbon. Final-laurdenetarako txartela ikaragarria izango lizateke, Erregeek utzi dezaketen oparirik onena.
Bilbo balentriaren zain da. Asteazkenean FC Bartzelona hartuko du Athleticek Kopako final-zortzirenetako itzuliko partidan (22:00etan). Camp Nouko berdinketari esker (0-0) hitzorduari itxaropen handiarekin egiten diote aurre zaleek, final-laurdenetarako txartela lortzea posible delakoan daude.
Ez da erraza izango, aurrean munduko talderik onena izango baitute baina San Mames beteko duten 40.000 lagun inguruk taldea hasieratik babestuko dute. Ikaragarria izango lizateke, Erregeek utzi dezaketen oparirik onena.
Kirol arloan, atzean daude arazoak. Mikel San Jose baja izango da Deprotivoren aurka txartel gorria ikusi zuelako eta Fernando Amorebietaren parte-hartzea zalantzan dago. Zuri-gorriek asteartean honetan entrenatuko dute Lezaman, 18:00etatik aurrera.
Guardiolak, bestalde, honako jokalariak deitu ditu San Mameserako: Valdes, Pinto, Alves, Pique, Puyol, Milito, Abidal, Adriano, Sergio Busquets, Mascherano, Keita, Xavi, Iniesta, Thiago, Afellay, Bojan, Messi, Pedro, Jeffren eta Villa.