Futbola
Joaneko partidak
Errege Kopa: Final-zortzirenetako partidak asteartean eta asteazkenean
A.B.
Erredakzioa
Bi derbi izango dira ikusgai, Valentzia-Vila-real eta Sevilla-Malaga besteak beste. Bartzelona-Athletic, Levante-Real Madril eta Atletico Madril-Espanyol dira beste partida azpimarragarri batzuk.
Asteartea eta asteazkenea artean Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidak jokatuko dira eta horrenbestez amaiera emango zaie 2010. urteko futbol profesionaleko partida ofizialei.
Lau partida jokatuko dira asteartean. Arratsaldeko 20:00etan Betis-Getafe, Bartzelona-Athletic Club eta Kordoba-Deportivo jokatuko dira eta gaueko 22:00etan jokatuko da Valentzia-Vila-real partida.
Asteazkenean beste lau norgehiagoka izango ditugu ikusgai. 22:00etan Levante-Real Madril eta 20:00etan Atletico Madril-Espanyol, Sevilla-Malaga eta Almeria-Mallorca.