Itxi

Athletic Club

Zalantza derbirako

Beñat, ospitalean infekzio bategatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrenbestez, jokalari zuri-gorriak oso zail izango du Eduardo Berizzoren aginduetara egon ahal izatea igande honetan, Eibarren aurka Ipuruan jokatu beharreko euskal derbian.

  • Beñat Etxebarria. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

    Beñat Etxebarria. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Beñat Etxebarria Athleticeko erdilaria ospitaleratu egin dute ostegun honetan, "infekzio prozesu zorrotz baten ondorioz", klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Horrez gain, jokalariak "sukar altua" dauka, "haren egoera orokorrean eragina duena".

Horrenbestez, jokalari zuri-gorriak oso zail izango du Eduardo Berizzoren aginduetara egon ahal izatea igande honetan, Eibarren aurka Ipuruan jokatu beharreko euskal derbian.

Athleticek zabaldutako aipatu oharraren arabera, "analisiak eta proba osagarriak egingo zaizkio" jokalariari,  eta sendagileen zaintzapean dago.