Athletic Club
Infekzioa
Alta eman diote Beñati, baina ez da prest egongo Eibarren aurkako derbirako
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko erdilaria ostegunean ospitaleratu zuten, "infekzio prozesu zorrotz baten ondorioz", eta ospitaletik irten ostean, "atseden erlatiboan dago bere etxean".
-
Beñat "atseden erlatiboan" dago, bere etxean / EFE.
Beñat Etxebarriak alta jaso du. Ostegunean ospitaleratu zuten, "infekzio prozesu zorrotz baten ondorioz".
Athleticek adierazi duenaren arabera, erdilaria "atseden erlatiboan dago bere etxean", guztiz osatu arte, eta ez da jokatzeko prest egongo Eibarren aurkako derbirako, igandean Ipuruan.
Beñat ostegunean ospitalizatu zuten, "sukar altuarekin eta haren egoera orokorrean eragina" zuen "infekzio prozesu zorrotz" batekin.
Eduardo Berizzo entrenatzailea pozik agertu da Beñaten sendatze prozesuarekin, Eibarren aurkako derbiaren aurreko prentsaurrekoan, eta “laster bizitza normalera” eta Lezamako entrenamenduetara itzultzea opa dio.
"Hurrengo analisietan zehaztuko duten birus bat edo infekzio bat izan da, baina sasoiz harrapatu dute. Klubeko talde medikuka oso ondo erantzun du zeukan ziurgabetasunaren aurrean", nabarmendu du Berizzok.