Itxi

Athletic Club

Baja

Yuri Berchiche eta Raul Garcia, lesionatuta

eitb.eus

Ezker hegalekoak bihurritua dauka ezkerreko orkatilan; erdilariak, berriz, minarekin jarraitzen du eskuin-hankako bikian.

  • Yuri Berchiche

    Yuri Berchiche, Celtaren aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE

Yuri Berchiche eta Raul Garcia ez dira egongo ostegun honetan Athleticek Sevillaren aurka San Mamesen jokatu beharreko Kopako partidan. Bata zein bestea min hartuta daude, eta ez dira norgehiagoka horretan egoteko moduan izango.

Athleticek asteazken arratsaldean argitaratu duen osasun-txostenaren arabera, ezker hegalekoak "alde biko zartadura dauka ezker orkatilan". Bere aldetik, erdilari nafarrak minduta dauka "eskuin hankako soleo-bikia".

Berchicheren kasuan, datozen egunetako bilakaerak argituko du noiz egongo den berriro jokatzeko moduan. Raul Garciari, aitzitik, "proba osagarriak egingo zaizkio", bere lesioaren nondik norakoak argitzeko.