Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:30ean

Athleticek Bartzelonari irabazi nahi dio San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Lehoiek sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte iragan astean Realaren aurkako derbia galdu eta zazpi partidako bolada ona hautsi ostean.

  • Iñigo Martinez, Bartzelonaren aurkako partida batean

    Iñigo Martinez, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Athleticek Bartzelonarekin indarrak neurtuko ditu igandean San Mamesen. Messik zalantza izaten jarraitzen du: argentinarrak arazo fisikoak dauzka eta, asteazkenean Nou Campen Real Madrilen aurkako Kopa neurketan gertatu bezala, baliteke jokatzeko moduan ez egotea.

Lehoiek, berriz, Realaren aurkako euskal derbian galdutako sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte. Ordura arte, zazpi partida zeramatzaten galdu barik, azken 21 puntuetatik 15 lortuta. Baina Donostian galtzaile atera ziren 2-1.

Emaitza horren ondorioz, bilbotarrek jaitsiera postuei begira daude berriro, duela astebete Europara begiratzeko asmoa zutenean, joko eta emaitzen bolada onari esker.

Adurizek min hartuta jarraitzen du eta bere lekua ondo betetzen ari da Iñaki Williams. Aurrelari gaztea urtarrileko jokalaririk onena izendatu dute Ligan. Capa ere lesionatuta dago eta, ziurrenik, Oscar de Marcosek beteko du bere lekua.



Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani García, Beñat; Raúl García, Muniain, Cordoba; eta Williams.

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué, Lenglet o Vermaelen, Sergi Roberto; Busquets, Rakitic, Arturo Vidal; Malcom, Luis Suarez eta Coutinho.

Epailea: Carlos del Cerro Grande (Madrileko batzordekoa).

VAR epailea: Guillermo Cuadra Fernendez (Balear irletako batzordekoa).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.45ean