Itxi

Athletic Club

Klubak iragarri du

Athleticeko zale batek erasoa jasan zuen Valentzian

eitb.eus

Zuri-gorriek Mestallan jokatu zuten partidaren aurretik gertatu ziren gertakariak.

Athleticeko zale batek erasoa jasan zuen Valentziaren kontrako partidaren atarikoetan (2-0), talde zuri-gorriak berak jakitera eman zuenez.

Ibaiganeko klubak argitaratu zuen oharraren arabera, jarraitzaile zuri-gorriak Valentziako erietxe batera eraman zuten, eta haraino joan zen Athleticen Lagunakeko kide bat bere egoeraz jabetzeko. Aipatu oharrean jasotzen zenez, zalearen egoerak ez zuen "larria" ematen, baina jarraitzaileak "medikuen zaintzapean" segitzen zuen ohar hori plazaratu zen unean.

Albistea jakin bezain pronto, Valentziak gertakaria salatu zuen sare sozialetan: