Athletic Club
Gaur arratsaldean
Macuaren estatutuak aldatzeko proposamena bozkatuko da batzarrean
Erredakzioa
Badirudi bazkide konpromisarioek ez dutela estatutuen erreforma onartuko eta gehiengoak ezezko botoa emago duela.
Fernando Garcia Macua presidenteak esan zuen "aldaketa txiki batzuk direla gaur egungo denborara egokitzeko". Baina, badirudi proposamen hau ez zaiela asko gustatu bazkideei.
Zuzendaritza Batzordean bertan ere badago ados ez dagoen direktiborik eta proposamen hau ez dela Zuzendaritza Batzorde osoaren gustokoa ere onartu dute. Badirudi, bozkaketan ezezkoa aterako dela eta ez direla erreformatu beharko estatutuak. Hala eta guztiz, batzarra bukatu arte, ezin ezer esan.