Itxi

Athletic Club

Balaidosen

Sentsazio onak berreskuratu nahian lehiatuko dira zurigorriak Celtaren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Balaidosen jokatuko du talde bizkaitarrak, igande honetan, Celtaren aurka, zeina aldaketa eta berritasunak prestatzen ari den Ligako zortzigarren jardunaldian Athleticen aurka aritzeko.

  • Raul Garcia eta Williams, Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Raul Garcia eta Williams, Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE

Sentsazio onak berreskuratu nahian lehiatuko dira zurigorriak Celtaren aurka, igande honetan, eguerdiko 14:00etan, Balaidosen. Liga hasiera ezin hobea egin zuen Athleticek, lidergoa ere bere eginez, baina Valentziaren aurka galdu ondoren, sentsazio bila arituko da zortzigarren jardunaldiko norgehiagoka honetan.

Emaitza onak lortu ohi dituzte zurigorriek Balaidosen, hain zuzen ere, orotara, sei garaipen eta hiru berdinketa erdietsi baitituzte bertan Ligako azken jardunaldietan eta porrot bakarra jaso dute bertan.

Valentziaren aurka jasotako porrotak, beraz, Celtaren aurka emaitza ona lortzera derrigortzen du Garitanok gidatutako taldea, Santander Ligako goiko postuetan egon nahi baldin badu. Gauzak horrela, jokalariak prest dira jada Balaidosen dena ematera ateratzeko. Azpimarragarria dugu ere, Yuri Berchiche ez dela bertan izango, Valentziaren aurka sorbaldan min hartu ondoren, indarberritze lanetan diharduelako.

Celta bestalde, aldaketa eta berritasunak prestatzen ari da Athleticen aurka lehiakor izan eta jaitsiera postuetatik aldendu nahian.

Hamaikako posibleak:

Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Aidoo, Araujo, Olaza; Beltran; Santi Mina, Rafinha, Lobotka, Denis Suarez; Aspas.

Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga; Dani Garcia, Unai Lopez; Larrazabal, Raul Garcia, Muniain; Williams.

Epailea: Medie Jimenez.

Zelaia: Balaidos.

Ordua: 14.00