Athletic Club
Harrobiko taldeem maisu moduan
Julen Guerrero, Malagaren 'megaproiektu'ko kidea izatetik gertu
A.B.
Erredakzioa
Talde andaluziarrak harrobiko maisua izateko proposamena egin dio Athleticeko jokalari ohiari. Bizkaitarrari asko gustatzen zaio eskaini diotena.
Harrobiko lanean laguntzeko Julen Guerrerorengan pentsatu du Malagak. Beheko mailetako maisua izatea proposatu diote eta asko gustatu zaio proposamena jokalariari. Guerrero Marbellan, San Pedro de Alcantarako herrian bizi da eta Malaga hiruburua etxetik gertu du, 60 kilometro ingurura. Guerrerok urteak daramatza gazteentzat futbol eskola bat sortu nahian Marbella inguruan, baina azkenean ez zuen eskola hura zabaldu.