Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Becerril eta Intercity, aurkari bereziak Reala eta Athleticentzat

Erredakzioa

Hirugarren Mailako bi talde hauek berezitasun asko dituzte. Intercityk milioi bat euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta Becerril de Campos Kopan parte hartzen duen herri txikieneko taldea da.

  • CD Becerril taldeko jokalariak. Argazkia: EFE

    CD Becerril taldeko jokalariak, Reala aurkari izango dutela ospatzen. Argazkia: EFE

Igandean egin zen Errege Kopako lehen txandako kanporaketen zozketa. Txapelketak formatua aldatu du, eta kanporaketak partida bakarrera jokatzeaz gain, Hirugarren Mailako eta Lehen Mailako taldeen arteko neurketak ikusi ahalko dira.

Realak eta Athleticek aurkari bereziak izango dituzte; Becerril eta Intercity, hurrenez hurren. Becerril Hirugarren Mailako Palentziako taldea da, eta Intercity Hirugarren Mailako Alacanteko kluba. Biek ala biek, berezitasun asko dituzte.

Horrelako da CD Becerril

CD Becerrilek historia egin zuen Errege Kopako lehen txandarako txartela lortuta. Gaztela eta Leongo taldeak, Asturiasko Urraca kanporatu zuen atariko kanporaketan, 1-0 irabazita. Kluba alentziako Becerril de Campos herrikoa da, eta Kopan parte hartzen duten herri txikieneko taldea da, 700 biztanle soilik baititu. Mariano Haro atleta ohia da herriko kirolari ezagunena. 700 biztanle izan arren, Urracaren aurkako Kopako atariko kanporaketan 2.000 ikusle bildu zituen bere zelaian.

Landetxe batzuk, hotel bat eta ostalaritzako beste bost negozio saiatuko dira etekina ateratzen Realaren bisitari. Ordu batzuez soilik izango den arren, Becerril de Campos ezagutzera emango da Espainia mailan.

Intercityren berezitasunak

San Juanen (Alacant) egoitza duen CF Intercityk, UD Gran Tajarali irabazita lortu zuen Errege Koparako lehen txandarako sailkapena. Noveldak Hrugarren Mailan zuen plaza erosi zuen, eta maila horretan ezohikoa den milioi bat euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, anbizio handiko proiektua du.

Intercityk burtsan kotizatzen duen Espainiako lehen futbol taldea izan nahi du. Salvador Marti da presidentea, eta kluba atera nahi du Burtsa Alternatiboko merkatura, Alternextera edo Euronextera. Athleticen aurka jokatzeak, ikusgarritasuna emango dio proiektuari.