Itxi

Futbola

55 kanporaketa

Errege Kopako lehen txandako kanporaketa guztiak

Erredakzioa

Igande honetan egin den zozketan, Espainiako Futbol Federazioak jakitera eman ditu zeintzuk diren 55 kanporaketak. Tolosak Valladolid izango du aurkari. Peña Azagresak Celtaren kontra jokatuko du.

  • Errege Kopako baloia eta garaikurra. Argazkia: EFE

    Errege Kopako baloia eta garaikurra, zozketa egin de aretoan. Argazkia: EFE

Igande honetan egin da Errege Kopako lehen txandako 55 kanporaketen zozketa, Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen Futbolaren Hirian. Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, maila baxueneko taldearen zelaian, abenduaren 17tik 19ra artean. Taldeak maila berekoak badira, lehen bola atera den taldearen zelaian jokatuko da neurketa.

Lehen Mailako euskal taldeei dagokienez, Athleticek Intercityren aurka jokatuko du Alacanten, Realak Berrecilen kontra Palentzian, Osasunak Lorca Deportiva izango du aurkari Murtzian, Alavesek Jaenen aurka jokatuko du hiri andaluziarrean, eta Eibarrek SD Logroñesen kontra jokatu beharko du Errioxako hiriburuan.

Hirugarren Mailako bi euskal taldek jokatuko dute Lehen Mailako aurkarien kontra: Tolosak Valladolid izango du aurkari, eta, Peña Azagresak Celta hartuko du. Sestaok, Peña Sportek eta Portugaletek, Bigarren Mailako taldeen kontra jokatuko dute: Sestao-Lugo, Peña Sport-Fuenlabrada eta Portugalete-Extremadura izango dira kanporaketak.

Bestalde, Bigarren B Mailako euskal taldeen artetik, Tudelanok Bigarren Mailako Albaceteren aurka jokatuko du, eta hauek dira gainerako ordezkarien kanporaketak: Cartagena-Leioa, Barakaldo-Villarrubia eta Amorebieta-Badajoz.

Errege Kopako lehen txandako 55 kanporaketak:

Intercity - Athletic Club

Melilla - Levante

Peña Azagresa - Celta de Vigo

El Palmar - Getafe

Becerril - Reala

Comillas - Villarreal

Atletico Antoniano - Betis

Tolosa - Valladolid

El Alamo - Mallorca

Andorra - Leganes

Gimnastica Segoviana - Elche

Tudelano - Albacete

Bergantiños - Sevilla

Castellon - Las Palmas

Coruxo - Mirandes

Lorca Deportiva - Osasuna

Cacereño - Alcorcon

Linares - Girona

Jaen - Alaves

Zamora - Sporting Gijon

Socuellamos - Zaragoza

Mensajero - Tenerife

Laredo - Huesca

SD Logroñes - Eibar

Lealtad - Cdiz

Ceuta - Numantzia

Tarazona - Rayo Vallecano

L'Hospitalet - Granada

Murcia - Racing Santander

Portugalete - Extremadura

Peña Sport - Fuenlabrada

Sestao River - Lugo

Illueca - Deportivo Coruña

Escobedo - Malaga

Tamaraceite - Almeria

Lleida - Espanyol

Badalona - Real Oviedo

Peña Deportiva - Ponferradina

Cartagena - Leioa

Cultural Leonesa - Las Rozas

Gimnastic Tarragona - Olot

Melilla - UCAM Murcia

UD Logroñes - Marino de Luanco

Merida - La Nucia

Hércules - Recreativo de Huelva

Pontevedra - Ibiza

Llagostera - Haro Deportivo

Cornella - Orihuela

San Sebastian de los Reyes - Cordoba

Rayo Majadahonda - Racing Ferrol

Langreo - Ebro

Barakaldo - Villarrubia  

Amorebieta - Badajoz 

Unionistas - Atletico Baleares

Marbella - Guijuelo

Bigarren txandara pasatzen den taldea: Yeclano Deportivo.