Athletic Club
Larunbatean
Jon Rahmek omenaldia jaso eta ohorezko sakea egingo Athletic-Eibar derbian
Agentziak | Erredakzioa
Barrikakoa zurigorrien zale sutsua da eta bere aitona beheko kategorietako ordezkaria izan zen 33 urtez.
-
John Rahm, golf txapelketa batean. Argazkia: Efe.
Jon Rahm, Europako lehen jokalaria eta munduko hirugarrena, omendu egingo dute larunbatean, San Mamesen, Athleticek eta Eibarrek jokatuko duten derbiaren atarian. Horrez gain, Barrikako golflariak ohorezko sakea egingo du.
Rahm Athleticeko zale amorratua da eta lotura zuzenak ditu familian Athleticekin: Sabin, iaz hildako aitona, Athleticeko behe-kategorien ordezkaria izan zen 33 urtez.
Golfean jokatzen hasi eta AEBetan ikastera joan eta lehen urrats profesionalak eman aurretik, 25 urteko Rahmek Plentziako futbol taldean jokatu zuen atezain, infantiletan.