Athletic Club
Athletic, hauteskundeak 2011
Urrutiak eta Macuak erantzun gutxi eman dituzte
Erredakzioa
Bilboko klubeko presidentetzarako hautagaiek gai garrantzitsuen aurrean isilik jarraitzen dute. Bazkideek kirol arloko proposamenak jakin nahi dituzte.
Josu Urrutiak eta Fernando Garcia Macuak oraindik ez dituzte haien karta guztiak azaldu nahiz eta hauteskundeetarako soilik bederatzi egun gelditu. Abokatuak eta jokalari ohiak oraindik ez dituzte euren kirol poriektuak ezagutzera eman eta bazkideak erantzunen zain jarraitzen dute. Garrantzi gehien hartzen ari den gaietariko bat, entrenatzailearen izena, ondo gordeta mantentzen dute bi hautagaiek.