Athletic Club
Lezaman
Yurik sustoa eman du lansaioan; Aduriz eta Muniain ez dira berdegunean azaldu
Erredakzioa
Yuri Berchichek min hartu du arazoak dituen eskuin sorbaldan. Aduriz eta Muniain ez dira taldekideekin batera entrenatu.
-
Aritz Aduriz, igandeko entrenamenduan. Argazkia: EFE
Aritz Aduriz eta Iker Muniain Athleticeko jokalariek ez dute taldekideekin batera entrenatu astelehen honetako talde zuri-gorriaren lansaioan. Muniainek ezingo du Sevillaren aurkako partida jokatu datorren urtarrilaren 3an, lesioaren eraginez, eta Aduriz zalantza da.
Aurrelari zuri-gorriak taldekideekin batera osatu zuen igandeko lansaioa, Gabonetako oporren ostean Athleticek egin zuen lehena, baina astelehen honetan ez da Lezamako berdegunean azaldu. Bestalde, igandean bakarkako lana egin zuen Iker Muniain ere ez da Lezamako zelaietan ibili, nahiz eta azaroaren 20an izan zuen lesioaren eboluzioa bide honetik doan. Aitor Elizegi presidentea egon da entrenamendua ikusten, eta duela hamar egun ebakuntza egin dioten eta hiru hilabete jokatu ezinda egongo den Oscar de Marcos ere falta izan da entrenamenduan.
Gainera, Yuri Berchichek sustoa eman du astelehen honetako entrenamenduan. Ezker hegaleko defentsa arazoak izaten ari da eskuin sorbaldan, eta parte horretan min hartu duen arren, zarauztarrak lansaioa osorik burutu ahal izan du.