Itxi

Athletic Club

Zozketa

Tenerife - Athletic, final-zortzirenetan

eitb.eus

Final-zortzierenak ere partida bakar batera erabakiko dira eta kanporaketak urtarrilaren 28a eta 30a bitartean jokatuko dituzte.

  • Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen

    Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Tenerife izango da Athleticen aurkaria Errege Kopako final-zortzirenetan. ostiral honean Madrilen egindako zozketaren arabera. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, urtarrilaren 28-30 artean.

Kanariarrak, Bigarren Mailako taldea, ezustean sartu dira final-zortzirenetan, aurreko kanporaketan Valladolid lehen mailako aurkaria gainditu ostean (2-1).

Aurretik, Mensajero (0-3 lehen kanporaketan) eta Rayo Majadahonda (1-1 eta 2-4 penaltietan, bigarren kanporaketan) kanporatu ditu.

Athletici dagokionez, bilbotarrek asko sufrituta gainditu zute Elx final-hamaseirenetan, kanporaketa penaltietan irauli ostean.

Ondorego hau da Gaizka Garitanoren taldeak Kopan egin duen ibilbidea:

1. kanporaketa

Intercity - Athletic (0-3)

 

2. kanporaketa

Sestao - Athletic (0-4)

 

3. kanporaketa

Elx - Athletic (1-1) (penaltietan, 4-5)