Athletic Club
Arazoak Athleticentzat
Iraola lesionaturik itzuli da Italia-Espainia partida jokatu ostean
A.B.
Erredakzioa
Vicente Del Bosquek hasierako hamaikakoan zelairatu zuen Athleticeko hegaleko jokalaria, baina min hartuta bukatu zuen partida. Aste batzutarako baja izan daiteke.
-
Iraola lesionatuta iritsi da Italia-Espainia partida jokatu ostean. Argazkia: EFE
Athletici ere eragiten hasi zaio ''FIFA birusa'' delakoa. Talde bizkaitarretik hiru jokalari joan ziren Espainiako selekzioara; Javi Martinez, Fernando Llorente eta Andoni Iraola. Martinezek eta Iraolak hasieratik jokatu zuten Italiaren aurka eta Llorente 15. minutuan zelairatu behar izan zuen Del Bosquek Fernando Torres lesionatu zelako.
Llorentek eta Martinezek arazorik gabe bukatu zuten partida, baina Iraolak 46 minutu bakarrik jokatu ahal izan zituen. Jokalari zuri-gorriak min hartu zuen iskioetan eta haustura izan dezake.
Haustura konfirmatzekotan hiru asterako baja izan daiteke eta hau arazo larria izango litzateke Athleticentzat. Horrela izatekotan Ligako lehen jardunaldiak eta Europa Leagueko multzoen fasera sailkatzeko Trabzonsporren aurkako kanporaketa galduko lituzke Iraolak.