Itxi

Athletic Club

Igandean 16:00etan

Athletic-Rayo: Bielsa ez da Madrilgo taldeaz fio

Erredakzioa

Gurpegi eta De Marcos jarriko ditu San Jose eta Amorebietaren aldamenean eta eskuinean Susaetak jokatuko du. Ramalho gaztea zerrendan sartu da.

  • Bielsa, Lezaman. Argazkia: EFE

    Bielsa, Lezaman. Argazkia: EFE

Athleticek Rayo Vallecano hartuko du igande honetan, historikoki emaitza onak ekarri dizkion aurkaria.

Hemeretzi jokalari deitu ditu Marcelo Bielsak, tartean Ramalho gaztea. Gaur ikusitakoaren arabera Gurpegi eta De Marcos jarriko ditu San Jose eta Amorebietaren aldamenean. Azken honek Venezuelarekin jokatuko duela baieztatu du.

Markel Susaeta arituko da eskuinean. Mailaz igo berria eta arazo ekonomikoz jositako taldea bada ere, Bielsa ez da Rayo Vallecanoz fidatzen.

Deialdia honakoa da: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Muniain, Ander Herrera, Javi Martinez eta Ramalho.