Athletic Club
Etxean da dagoeneko
Athletic: Javi Martinezek, hausturarik ez
Erredakzioa
Realaren kontrako derbian, bularrean kolpe gogorra jaso zuen nafarrak. Frogek hausturarik ez duela konfirmatu dute.
-
Javi Martinez, min hartuta. Argazkia: EFE
Javi Martinezek kolpe gogorra jaso zuen bularrean Realak eta Athleticek Anoetan jokatutako derbian. Jokalaria erietxe batera eraman zuten eta bertan egin zizkioten frogek hausturarik ez duela konfirmatu zuten.
Gauzak horrela, asteazkenerako prest egon daiteke jokalari nafarra. Egun horretan Espainiako selekzioaren kontzentraziora deituta dago. Txekiar Errepublika eta Eskoziaren aurka neurtuko ditu indarrak Espainiak urriaren 7an eta 11n.
Realaren kontrako partidaren 61. minutuan Mikel San Jose sartu zen Javi Martinezen ordez.