Athletic Club
Euskalduna Jauregian (19:30)
Urrutiak bere lehen Ohiko Batzar Nagusiari egingo dio aurre gaur
Erredakzioa
Hamar milioiko galerak, bazkide berrien egoera, klubaren ondare negatiboa eta etorkizun itxaropentsua izango dira konpromisarioei aurkeztuko dizkieten gai nagusienetakoak (zuzenean eitb.com-en).
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak bere agintaldiko lehen Ohiko Batzar Nagusiari egin beharko dio aurre arratsalde honetan. Euskalduna Jauregian izango da, 19:30etik aurrera (zuzenean eitb.com-en eta ETB K-Sat-en).
Hamar milioiko galerak, bazkide berrien egoera, klubaren ondare negatiboa eta etorkizun itxaropentsua. Horiek dira Athleticeko zuzendaritzakideek konpromisarioei aurkeztuko dizkieten gai nagusienetakoak. Kuoten igoera ere proposatuko du zuzendaritzak, %3koa.