Athletic Club
BBVA txapelketa
Athletic, Llorente eta Ibai Gomezen zain
Erredakzioa
Errioxako aurrelariak ezin izan zuen entrenamendu saioa amaitu, ezkerreko belauna minduta baitzuen. Bilboko jokalariak, berriz, kolpea hartu zuen eskuin oinbularrean.
-
Minduta egon arren, Osasunaren kontrako partidan egongo direla espero da. Argazkia: EFE
Athleticen Fernando Llorente eta Ibai Gomezen zain daude. Lehenengoak mina du ezkerreko belaunean eta bigarrenak, aldiz, kolpe bat hartu du eskuineko oinbularrean.
Bi lesioen bilakaeraren zain daude taldean, baina ez dirudi oso larriak direnik. Hori dela eta, Osasunaren kontrako partidarako bi jokalariak prest egotea espero dute.