Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Athletic Club-Atletico Madril: Europako postuetara begira

Erredakzioa

Bilboko taldeak Madrileko taldearen kontra irabazi nahi du Katedralean behingoz, azken urteotan madrildarrak izan baitira nagusi Bilbon.

  • Athletic-Atletico Madril. Argazkia: EFE

    Athletic-Atletico Madril. Argazkia: EFE

Athleticek ostegunean jokatuko du San Mamesen, hamarretan, Atletico Madrilen kontra, Europako postuetara heltzeko helburua hartuta. Talde bizkaitarrak ez du porrotik jaso azken sei partidetan, eta Madrileko taldeak, berriz, ez du garaipenik erdietsi azken sei norgehiagoketan.

Honen aurrean, Bilboko taldeak Atletico Madrilen kontrako bolada txarrari amaiera eman nahi dio, Madrileko taldeak San Mamesen jokatutako azken bost partidetatik lau irabazi baititu. Gainera, talde bilbotarra hiru puntuak lortzen saiatuko da, sailkapenean Europako postuetara heltzeko.

Marcelo Bielsak erabilgarri izango du Fernando Llorente, Mestallan izandako lesioa sendatu baitu. Hartara, Argentinako entrenatzaileak hamaikakoa errepikatu ahal izango du. Zalantza bakarra dago; Ander Herrerak jokatuko ote duen.

Atletico Madrilek, berriz, ezinbestekoa du garaipena lortzea, azken partidak ahazteko; bisitari moduan jokatutako azken partidetan, esaterako, ez du golik sartu. Gregorio Manzano Radamel Falcaoren zain dago, gastroenteritisak jota baitago. Hori dela eta, ziurrenik Adrián López irtengo du aurrean, eta Reyes, Diego eta Arda Turan haren atzetik.

Hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz: Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martínez; Susaeta, Iturraspe, De Marcos, Muniain eta Llorente.
Atletico Madril: Courtois; Silvio edo Perea, Miranda, Domínguez, Antonio López; Assuncao, Gabi; Reyes, Diego, Arda Turan eta Falcao edo Adrián.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes
Futbol zelaia: San Mames.
Ordua: 22.00.