Itxi

Athletic Club

Igandean, 12:00etan

Sporting-Athletic: Zuri-gorriek baja garrantzitsuak dituzte

Erredakzioa

Kokili Lertxundi 19 jokalariko deialdian sartu du Marcelo Bielsak aurreneko aldiz. Fernando Llorente zalantza izango da azken unera arte.

  • Fernando Llorente. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente. Argazkia: EFE

Fernando Llorente Javi Martinez, Amorebieta eta Gurpegirekin batera baja izan daiteke Sportingen aurka. Aurrelari errioxarra belauneko lesioaren bilakaeraren zain egongo da azken unera arte eta horregaitik Marcelo Bielsak 19 jokalari deitu ditu Gijonen jokatzeko. Deialdiko ustekabea Koikili Lertxundi izan da. Rosarioko entrenatzaileak aurreneko aldiz sartu du deialdi batean Otxandioko ezker hegalaria.

Gaizka Toquero izango da Llorenteren ordezkoa Molinonen ezustekorik izan ezean. Mikel San Josek Amorebietaren legua hartuko du defentsan eta Ander Herrerak Javi Martinez ordezkatuko du zelai erdian.

Manoo Preciadoren mutilek hirugarren garaipena jarraian bilatuko dute Bilboko taldearen aurka. Asturiaseko taldeak gaizki hasi zuen denboraldia, baina pixkanaka aurreapausoak ematen hasi dira. Preciadok Loraren zalantza izango du azken unera arte eta badirudi Damian Suarez uruguaitarrak hartuko duela bere tokia.

Ustezko hamaikakoak:

Sporting: Juan Pablo; Lora edo Damian Suarez, Botia, Ivan Hernandez, Canella; Nacho Cases, Rivera, Oscar Trejo, Andre Castro; De las Cuevas eta Barral.

Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe; Herrera; Susaeta, Iturraspe, De Marcos, Muniain; eta Llorente edo Toquero.