Itxi

Athletic Club

Mestalla

Athleticek puntu bakarra lortu du, azken minutuetan 1-0ekoa irauli arren

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrek bina egin dute Mestallan Valentziaren aurka, Villalibrek eta Raul Garciak egindako golekin.

2:18
Valentzia – Athletic partidako laburpena eta gol guztiak

Valentziak eta Athleticek bina amaitu dute Mestallan jokatutako 13. jardunaldiko partidan. Bi taldeek neurketa irabazteko aukerak izan dituzte; bilbotarrek 1-0eko markagailua irauli dute, baina azkenen puntu banarekin konformatu behar zian dute bi taldeek; sari eskasa, biek dituzten beharrizanetarako.

Gaizka Garitanoren taldea erasokorrago atera da lehen minutuetan, eta sarri inguratu dira Jaumeren atera, baina arrisku handirik sortu barik.

Gauzak 25. minutuan aldatu dira: Uros Racicek baloia zutoinera jaurti eta gutxira, Dani Garciak penaltia egin dio Maxi Gomez uruguaiarrari. Jaurtiketa Solerrek egin eta Valentzia aurretik jarri du markagailuan.

Bigarren zatian, Garitanoren taldea berdinketaren bila atera da, eta saria 55. minutuan iritsi da, Villalibrek egindako golarekin. Erdiraketa Yurik egin du, ezkerreko aldetik.

Ondoren, bilbotarrak aurretik ere jarri dira, zelaira atera berria zen Raul Garciak jaurtitako penaltiari esker. Jaumek baloia ukitzea lortu du baina ez da jaurtiketa desbideratzeko gai izan.

Valentzia okerren ibili denean iritsi da binakoa, Manu Vallejok egin du, Unai Simonen huts galanta aprobetxatuta.

Fitxa teknikoa:

2 - Valentzia: Jaume, Wass (Correia, 71. min), Gabriel, Diakhaby, Lato, Racic, Soler, Yunus (Cheryshev, 59. min), Guedes (Jason, 71. min), Vallejo eta Maxi Gómez.

2 - Athletic: Unai, Capa (Óscar de Marco, 68. min), Yeray, Íñigo Martínez, Yuri, Dani García, Vesga (Unai López, 46. min), Williams, Muniain (Unai Nuñez,85. min), Berenguer eta Villalibre (Raúl García, 77. min).

Golak: 0-1, 25. min. Soler, penaltiz. 1-1, 54. min: Villalibre. 1-2, 79. min: Raul Garcia, penaltiz. 2-2, 83. min: Manu Vallejo.