Athletic Club
Sevilla-Athletic
Iraola: ‘Helburua aurreko urteetako emaitza txarrekin apurtzea da’
ERREDAKZIOA
Athleticeko defentsak adierazi duenez, talde zuri-gorria Sevillari goian min egitera joango da Sanchez Pizjuanera.
Usurbilekoak ez du segurutzat jo Bielsak defentsa indartuko duenik. Izar ere, denboraldiaurrean entrenatzaileak bi sistemarekin egin zituen saioak: bost atzelarirekin eta laurekin. Iraolarentzat sistema aldaketak ez du eragin handirik izango Athleticen jokoan, garrantzitsuena taldearen ‘nortasuna’ baita. Jokalariaren ustez, atzelari bat gehiagorekin aritzeak ez du erasoaldietarako aukerarik mugatzen.
Helburua aurreko denboraldietako emaitza txarrak hobetzeaz da, ‘oso txarrak’ izan baitira. Iazko denboraldian hiru puntuak eskuratzetik gertu egon ziren, baina azkenean ez zuten bat bera ere erdietsi. Aurtengoa are garrantzitsuagoa izango da, Sevilla taulan oso gertu dagoelako. Iraolaren esanetan, ‘aurkari zuzenen aurkako neurketak oso garrantzitsuak dira goian egoteko’.
Navas eta Perotti Sevillako jokalarien garrantzia nabarmendu du eta horiei aurre egiteko prest egon behar direla gogoratu du.