Athletic Club
Igandean 18:00etan
Sevilla-Athletic: Norgehiagoka zaila Sanchez Pizjuanen
Erredakzioa
Bost atzelari zelairatuko dituela baieztatu du Marcelo Bielsak. Ramalho eta Kepa Arrizabalaga deialdian daude.
-
Athletic-Sevilla, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Athleticek partida zaila dauka igande honetan Sanchez Pizjuanen Sevillaren aurka (18:00etan). 18 urte daramatza talde zuri-gorriak Sevillan irabazi barik eta talde andaluziarrak lau jardunaldi hiru puntuak batu gabe. Igande honetan, beraz, bere ahalmena neurtzeko aukera bikaina izango du Bielsaren taldeak. Deialdian Jonas Ramalho sartu du teknikari argentinarrak.
Marcelinok Frederic Kanoute eta Alvaro Negredo berreskuratu ditu. Athleticek, bestalde, bolada onari jarraipena eman nahi dio Sevillan (hamar partida galdu barik). Amorebieta eta Iturraspe zigortuta daude eta hamaikakoaren nobedade nagusia Iñigo Perez izan daiteke. Jokalari gaztea defentsaren eta Susaeta, Herrera eta Muniain jokalariek osatutako lerroaren arteko lotura izango litzateke.
Deialdi osoa honakoa da: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, San Jose, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Koikili, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Javi Martinez, Ibai, Jonas Ramalho eta Kepa Arrizabalaga.
Raul Fernandez arazo fisikoekin dago eta Marcelo Bielsak Arrizabalaga atezain gaztea deitzea erabaki du.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Javi Varas; Martin Caceres, Spahic, Escude, Fernando Navarro; Jesus Navas, Fazio, Trochowski, Perotti; Kanoute eta Negredo.
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Javi Martinez, Aurtenetxe, De Marcos; Iñigo Perez; Susaeta, Herrera, Muniain; eta Llorente.
Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan
Ordua: 18.00