Itxi

Athletic Club

21:00etan, Benito Villamarinen

Athleticek Kopako finalerdietan ere egon nahi du

EITB MEDIA

Sevilla, Levante eta Bartzelona sailkatuta daude jada eta Betisek eta taldea zuri-gorriak azken txartela nahi dute.

2:22
Jorge Cerrato berriemalea eta Athleticeko jokalariak

Betisek eta Athletic Clubek Errege Kopako final-laurdenetako azken partida jokatuko dute gaur. Neurketa iluntzeko 21:00etan hasiko da Benito Villamarin futbol-zelaian eta jomuga finalerdietarako txartela eskuratzea da, Sevilla, Levante eta Bartzelona taldeek lortu duten bezala.

Historian zehar talde zuri-gorriak partida bakarra irabazi du lehiaketa honetan Betisen estadioan, bost porrot eta hiru partida berdinketan amaitu dira. Garaipen hura 1965-66 denboraldian izan zen 1-4 irabazi zutenean; Zorriketak, Koldo Aguirrek, Arieta II.k eta Grauk (bere atean) egin zituzten talde bilbotarrarentzat golak.

Manuel Pellegrini eta Marcelino Garcia Toral entrenatzaileek sasoiko dituzte euren taldeak, egun, Txileko teknikariak oso ondo du taldea Ligan Europako postuetatik gertu eta Marcelinok Superkopa irabazi berri du.

Talde zuri-gorriak Ligan erabilitako hamaikakoa errepikatzea espero da. Ibizaren eta Alcoyanoren kontra jokalari askok minutuak izan zituzten, baina Ligan titular direnak gaur jokatzea espero da.

Hots, Iker Muniain buru, sei gol eman eta taldearen jokoa berak eramaten du; Raul Garciak bost gol egin ditu eta forma ikusgarrian dago; Iñaki Williamsek  bere abiadurarekin min handia egiten du eta Superkopan gol ikaragarria egin zuen; Oscar de Marcos oso garrantzitsua da berriro ere taldean eta bere kontratua aste honetan bertan berritu du eta Asier Villalibre, aurrelaria Kopan hasierako hamaikakoan izan da eta gol inportanteak sartu ere.

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Joel Robles; Emerson, Mandi, Victor Ruiz, Miranda; William Carvalho, Guido Rodriguez; Aitor Ruibal, Fekir, Canales; eta Borja Iglesias.

Athlétic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; De Marcos, Dani Garcia, Vencedor, Muniain; Raul Garcia eta Williams

Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez.

Futbol-zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 21.00 horas