Itxi

Athletic Club

0-0

Athleticek berdindu egin du 80 minutuz hamarrekin jokatu duen Betisen aurka

Agencias | ETB Media

Talde zuri-gorriak golik gabe berdindu du (0-0) Benito Villamarin zelaian jokatu duen Ligako 31. jardunaldiko partida. Epaileak txartel gorria atera dio Nabil Fekir Betiseko jokalariari, 11. minutuan.

0
Villalibre eta Fekir

Athleticek golik gabe berdindu du Betisen aurka (0-0) Benito Villamarin zelaian jokatu duen Santander Ligako 31. jardunaldiko partida. Betisek bat gutxiagorekin jokatu du 11. minututik, Nabil Fekirrek txartel gorria ikusi baitu.

Larunbatean Errege Kopako finala galdu zuen Athleticek eta talde zuri-gorriaren hamaikakoan aldaketa asko egon dira. Hala ere, talde zuri-gorria erasokor zelairatu da, eta hirugarren minutuan Jon Morcilloren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Jokaldi horretan penaltia adierazi eskatu dute zuri-gorriek, baina epaileak ez du ezer adierazi. Zortzi minutu beranduago, epaileak txartel goria atera dio Naabil Fekirri, Unai Vencedorri egindako sarrera batengatik. VARean jokaldia ikusi ostean hartu du erabakia.

Atsedenaldira iritsi arte Athletic izan da nagusi, baina aurkariaren ate inguruan arriskua sortu duen arren, azken pasean edota errematean ez dute asmatu talde bizkaitarreko jokalariek.

Bigarren zatiari erasokor ekin dio Betisek, eta Aissa Mandik gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, etxeko taldeko jokalaria jokoz kanpo egon delako. VARak arrazoia eman dio epaileari eta gola baliogabetuta geratu da.

Partida amaierako hogei minutuetan berriro erasora jo du Athleticek, eta gola sartzeko abaguneak izan ditu. Claudio Bravo atezainak saihestu ditu talde zuri-gorriaren golak, Raul Garciaren eta Asier Villalibreren jaurtiketei erantzun bikainak emanda. Norgehiagokako azken jokaldian, ordea, Betisek izan du gola sartzeko aukera, baina Diego Lainezek ezin izan du Unai Simon atezaina gainditu.

Fitxa teknikoa:

0 - Betis: Claudio Bravo; Emerson, Mandi, Bartra, Miranda; Guido Rodriguez, Canales (Paul, 87. min); Aitor Ruibal (Guardado, 77. min), Fekir, Tello (Lainez, 65. min); eta Borja Iglesias (Loren, 65. min).

0 - Athletic Club: Unai Simon; De Marcos, Nuñez, Balenziaga, Lekue; Berenguer (Iñaki Williams, 82. min), Vencedor, Vesga (Unai Lopez, 62. min), Morcillo (Ibai Gomez, 68. min); Sancet (Raul Garcia, 62. min) eta Villalibre.

Epailea: David Medie Jimenez. Txartel gorria atera dio Fekir (11. min) Betiseko jokalariari. Txartel horiak atera dizkie De Marcos (43. min) eta Unai Nuñez (95. min) Athleticeko jokalariei, baita Guido Rodriguez (55. min), Guardado (82. min) eta Claudio Bravo (88. min) Betiseko futbolariei.