Publizitatea
Itxi

2021/04/26

17:13

Athletic Club

Baja

Ander Capak haustura partziala du eskuin belauneko alboko lotailuan

A. A. | EITB MEDIA

Atleticoren aurkako partidan hartu zuen min, atsedenaldia iristear zela, Dani Garcia bere hankaren gainera ezustean erori zitzaionean.

  • Ander Capak lesionatuta utzi behar izan du zelaia.

    Ander Capak lesionatuta utzi behar izan du zelaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ander Capa Athleticeko jokalaria lesionatu egin zen igande honetan, Atletico Madrilen aurkako partidan (2-1).

Capa jokalariak haustura partziala du, II. gradukoa, eskuin belauneko alboko lotailuan. Espezialista batekin pasatuko du kontsulta hurrengo orduetan, tratamendu egokiena eta dagokion pronostikoa zehazteko.

Atsedenaldia iristear zela hartu zuen min Capak, Dani Garcia taldekidea, ezustean, gainera erori zitzaionean, eta zelaia uzteko laguntza behar izan zuen.

Atzelari bizkaitarraz gain, Unai Vencedor (txartel pilaketagatik) zein lesionatuta dauden Yuri Berchiche eta Iker Muniain ere ez dira egongo Valladolidi aurre egiteko.

Bestalde, duda-mudan daude Yeray Alvarez eta Raul Garcia. Erdiko atzelaria lesio arin bat sendatzeko azken fasean dago; aurrelariak, berriz, etxera joan behar izan zuen  sukarrarekin, Atleticoren aurkako lehia hasi baino lehen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena