Itxi

Athletic Club

Jokalarien egoera

Igor Gabilondok tendinopatia du eskuin belaunean

Erredakzioa

Jokalari gipuzkoarrak atseden hartu beharko du. Gainera, Igor Martinezek gainkarga du eskuineko izterrean, pasa den ostegunean alta jaso eta gero.

  • Gabilondo. Argazkia: EITB

    Gabilondo. Argazkia: EITB

Igor Gabilondo Athleticeko jokalariak tendinopatia du eskuin belaunburuko tendoian eta zelaietatik at egon beharko du fisioterapia lanak egiten. Gabilondok 2011ko abenduaren 11an jokatu zuen azkenengo aldiz taldearekin eta gaur lesioa konfirmatu egin du Bilboko klubak.

Bestalde, Fernando Llorentek ordezkoekin burutu du lan saioa eta bihar arte ez da jakingo Getaferen aurkako partidazo deialdian egongo den ala ez.

Igor Martinezek pasa den ostegunea jaso zuen alta hilabeteak oina hautsita egon eta gero, baina jokalari arabarrak gainkarga du eskuin hankako adduktoreetan.