Itxi

Athletic Club

Uztailaren 16tik 24ra artean

Athleticek Suitzan egingo du denboraldi-aurrearen zati bat

A. B. E. | EITB Media

Talde zuri-gorriak Saint Gillenera joango da uztailaren 16tik 24ra artean. Hiru lagunarteko jokatuko ditu, Saint Gillen, Dinamo Kiev eta Borussia Dortmund taldeen aurka.

  • Iñaki Williams

    Iñaki Williams, Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EITB Media

Athleticek denboraldi-aurrearen zati bat egingo du Sain Gillenen, Suitzan, uztailaren 16tik 24ra artean. Hiru lagunarteko partida jokatuko ditu Suitzan, FC Saint Gillen, Dinamo Kiev eta Borussia Dortmund taldeen aurka.

FC Saint Gillen taldearen aurkako neurketa uztailaren 17an jokatuko da Saint Gillenen. Uztailaren 20an Dinamo Kiev izango du aurkari Winterthurren. Uztailaren 24an, zuri-gorriak Borussia Dortmunden aurka neurtuko dituzte indarrak, Saint Gillenen. Bestalde, uztailaren 31n, Athleticek Union Berlinen kontra jokatuko du Kopenickeko (Alemania) An der Alten Forsterei zelaian.

Uztailaren 7an ekingo dio denboraldi-aurreari Athleticek, Lezaman. Bi egun lehenago, jokalariek osasun-azterketak egingo dituzte.