Itxi

Athletic Club

Gaur, 22:00etan

Giro bikaina Anduva futbol zelaian

Erredakzioa

Mirandes talde handia dela badakite zuri-gorriek, baina Errege Kopan galdu gabe eta golik jaso gabe jarraitu nahi dute bilbotarrek.

00:37
Giro bikaina Anduva futbol zelaian
Mirandes denboraldiko ustekabe nagusia hartuko du Athleticek Errege Kopako finalerdietan. Joaneko neurketa astearte honetan, 22:00etan, jokatuko dute bilbotarrek Anduvan, Miranda Ebron. Zuri-gorriek beste final batetarako txartela lortu nahi dute eta Burgoseko taldeak beste mirari bat, izan ere, dagoeneko lehen mailako hiru talde utzi ditu bidean.

Anduvan talde handi bat aurrean izango dutela badakite zuri-gorriek, baina Errege Kopan galdu gabe eta golik jaso gabe jarraitu nahi dute bilbotarrek. Final-laurdenetan Mallorca aise menderatu zuten bizkaitarrek eta BBVA Ligan seigarren postuan dira 29 punturekin.

Gainera, Vallecasen Rayo Vallecanori 2-3 irabazi ostean helduko dira Anduvara zuri-gorriak. Fernando Llorente gorputzaldi ezin hobean helduko da norgehiagokara, izan ere, hiru gol sartu zituen Madrilen eta Mirandesi aurre egiteko arma nagusia izango da.

Miranda Ebroko taldeak ilusioa eta fedea erabiliko ditu Athleticen indarrari eta grinari aurre egiteko. Anduva presio-eltze bat bihurtuko da eta lehen mailako laugarren arerioa kaleratzeko ezinbestekoa izango da zaleen bultzada. Dagoeneko Vila-real, Racing eta Espanyol Kopatik at utzi ditu Mirandesek.

Ustezko hamaikakoak:

Mirandes: Nauzet; Garmendia, Cesar, Corral, Raul García, Nacho Garro, Martins, Iribas, Mujika, Pablo Infante eta Alain.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe, Iturraspe, Ander Herrera, De Marcos, Susaeta, Llorente eta Muniain.

Epailea: Estrada Fernández

Zelaia: Anduva.

Ordua: 22.00.