Itxi

Athletic Club

Min hartuta dago

Yerayk ez du jokatuko Celtaren aurka

EITB Media

Athleticeko jokalaria den Yeray Alvarezi areagotu egin zaio ezker belauneko tendoian duen tendinopatia eta ez da prest egongo Balaidosen jokatzeko.

  • Yeray Alvarez

    Yeray Alvarez, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak Ligako 3. jardunaldiko Celtaren aurkako partida galduko du ezker belaunean duen tendinopatia areagotu egin baitzaio. Oraindik ez du partida ofizialik jokatu denboraldi honetan.

"Yeray Alvarezek taldearen dinamikatik kanpo jarraitzen du, ezker belauneko tendoian duen tendinopatia areagotu zaiolako. Froga osagarriak egingo zaizkio, eta lesioa sendatzeko behar diren tratamenduak ezarriko dizkiogu", jakinarazi du Athleticek, plazaratu duen mediku-txostenaren bidez.