Itxi

Athletic Club

Denboraldi bat

Unai Lopez, Rayo Vallecanora

EITB Media

Jokalariak Rayorekin sinatu du eta Athleticek, konpentsazio ekonomiko batzuk eskuratzeaz gain, jokalariarekiko lehentasunezko aukera bat gordetzen du.

  • Unai Lopez, Bartzelonaren kontra. Argazkia: EFE

    Unai Lopez, Bartzelonaren kontra. Argazkia: EFE

Athletic Clubek, Rayo Vallecanok eta Unai Lopez jokalariak akordioa lortu dute erdilariaren federazio eskubideak 2021-2022 denboraldirako talde madrildarrari uzteko.

Jokalariak eta Rayo Vallecanok beste bi denboraldirako luzatuko dute harremana. Ordain ekonomikoak eskuratzeaz gain, Unai Lopezen eskubide ekonomikoak eta federatiboak eskuratzeko lehentasunezko aukera izango du Athleticek.

Unai Lopez gaztetan iritsi zen Lezamara, Realetik, eta gaztetan esperientzia pilatu zuen Baskonian eta Bilbao Athleticen, 2014ko abuztuaren 27an lehen taldean debutatu zuen arte, oroitzapen handiko partida batean, San Mamesen, Napolesen aurka (3-1). Partida horrek Champions Leagueko multzoen fasera sartzeko balio izan zien lehoiei.

Leganes eta Rayo Vallecano utzita, 93 partida ofizial jokatu ditu jokalari donostiarrak, eta lau gol sartu ditu.