Itxi

Athletic Club

Santander Liga

Athleticek txapeldunaren etxean berdindu du (0-0)

EITB MEDIA

Atleticok eta Athleticek ez dute partidarik galdu denboraldi honetan. Bizkaitarrak laugarren dira behin behineko sailkapenean.

0
Atletico Madril vs Athletic: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Atleticok eta Athleticek hutsean amaitu dute Wanda Metropolitanoko futbol-zelaian jokatutako Santander Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.

Marcelinoren taldeak oso partida serioa egin du egungo txapeldunaren etxean eta Diego Pablo Simeoneren gizonek nahiko maila eskasa erakutsi dute. Puntu banaketa horrekin bizkaitarrak laugarren dira sailkapenean eta madrildarrak lehen postuan, jardunaldia osotu arte.

Atleticok eta Athleticek ez dute partidarik galdu denboraldi honetan.

Partidari dagokionez lehen zatian ez dira gauza asko gertatu eta lehen abagune ona Iñaki Williamsek izan du, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da.

Bigarren zatian neurketa guztiz aldatu da, gol aukerak izan dira eta asko zoratu da jokoa: Angel Correak buruz egindako errematea gutxigatik joan da kanpora, Williamsek aukera paregabea huts egin du Oblaken aurrean, Marcos Llorentesek zutoinera neurketa amaitzeko hamabost minuturen faltan eta Joao Felixek bigarren txartel horia ikusi eta Gil Manzanok kanporatu egin du 88. minutuan.

Azken aukera Asier Villalibrek izan du luzapenean, 91. minutuan ez du asmatu area barruan egindako jaurtiketan eta gutxigatik ez dituzte hiru puntuak lortu zuri-gorriek. Athleticek hobeto jokatu du, baina sufritzea ere suertatu zaio.

FITXA TEKNIKOA

ATLETICO: Oblak; Trippier (Cunha, 77'), Savic, Giméenez, Hermoso, Lodi (Carrasco, 55'); Llorente, Kondogbia (Herrera, 55'), De Paul; Griezmann (Luis Suarez, 55') eta Correa (Joao Félix, 60').

ATHLETIC CLUB: Unai SimOn; Lekue, Vivian, Iñigo MartInez, Balenziaga; Berenguer, Dani GarcIa (Zarraga, 87'), Vencedor (Vesga, 80'), Muniain (Morcillo, 80'); RaUl Garcia (Nico Williams, 64') eta Iñaki Williams (Villalibre, 63').

LUIS SUAREZ y BALENZIAGA

Luis Suarez eta Balenziaga