Itxi

Athletic Club

Sarrerak agortuta

Giro bikaina ziurtatuta dago San Mamesen

Erredakzioa

Sarrera guztiak agortu dira eta orain itxaropen bakarra dauka publikoak: Manchesterrek sarreren bat itzultzea eta Bilbon salgai jartzea.

  • Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agortu dira Europa Leagueko Athletic-Manchester United partidarako salgai jarritako sarrera guztiak. Publikoak itxaropen bakarra dauka: Manchesterrek sarreren bat itzultzea eta Bilbon salgai jartzea.

Athleticeko bazkideek euren sarrera eskuratu dute dagoeneko eta gaur bazkide barrientzako aukera izan da. 10:30ean ireki dituzte San Mameseko lehiatilak eta 12:00etarako guztiak agortu dira. Igandetik hainbat zale San Mames inguruetan kanpatuta zeuden.