Athletic Club
Schalkeren aurka ostegunean
Ertzaintzako hainbat agente Alemaniara joango dira
Erredakzioa
Apirilaren 5ean, San Mamesen, jokatuko den neurketarako ere lanean daude dagoeneko Ertzaintza eta Alemaniako Polizia.
-
Athleticeko zaleak Manchesterren. Argazkia: EITB
Ertzaintzako agente talde bat Gelsenkirchenera (Alemania) joango da euskal zaleekin batera, Athleticek hurrengo ostegunean jokatuko duen partidaren inguruko segurtasun neurriak Alemaniako Poliziarekin koordinatzeko. Aurreikuspenen arabera, mila zale inguru bertaratuko dira Euskaditik partida ikusteko asmoz.
Ostegun honetan indarrak neurtuko ditu talde zuri-gorriak Schalkeren aurka Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partidan (21:05etik aurrera). Apirilaren 5ean, San Mamesen, jokatuko den itzuliko neurketarako ere lanean daude dagoeneko.